XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi dira saiorik aipagarrienak: 1964ko Language Maintenance and Language Shift as a Field on Inquiry (bigarren bertsioa in Fishman 1988b: 135-80), bata, eta, bestea, Language and Ethnicity in Minority Sociolinguistic Perspective-ko Language maintenance and ethnicity (1989: 202-23) atala, baina lehendabizikoa erabilgarritasun orokorragokoa denez, bigarrena eskematiko samarra den bitartean, soilik lehenengoa aurkeztuko dut hemen.

Hizkuntzen iraupenaren eta ordezkapenaren azterketa Fishmanek hizkuntzaren soziologia dinamikoa deituriko sailean kokatzen da: la sociologia dinámica del lenguaje, intenta dar contestación al interrogante ¿qué es lo que explica las diferentes causas del cambio de la organización social del uso lingûísticos y del comportamiento ante el lenguaje? (1988b: 35).

Abiapuntua diglosiarik gabeko elebitasuna 62. Fishmanentzat, elebitasuna norbanakoei dagokien ezaugarria den bitartean, gizarteari dagokiona diglosia da (Fishman 1988b: 120). Bi kontzeptuen gurutzaketatik, maila pertsonala eta sozialaren nahastetik, alegia, sortzen diren lau aukerak (1) diglosia gehi elebitasuna, (2) diglosiarik gabeko elebitasuna, (3) elebitasunik gabeko diglosia eta (4) ez diglosia eta ez elebitasuna erakusten dizkigun taula ezaguna eratu zuen Fishmanek (ibid.: 121). erakusten duten egoerak dira (1988b: 135), hau da, egoera batzuk non elebitasuna gertatu arren, hizkuntzen arteko oreka puskatuta egonik, aldakortasuna nagusi den (ibid.: 129).

Azterketaren helburua modu honetan adierazi du: (ibid.: 135-7)

Iker-eremua hiru azpisailetan banatzea proposatu du: (ibib.: 137).

Banaka hartuta, honako ezaugarri hauek ditu azpisail bakoitzak: (a) Hizkuntzaren erabilera. Hizkuntzaren iraupenaren eta ordezkapenaren ikerketaren abiapuntua bere ohiko erabilpen ereduetan aldaketa gertatu denentz jakitea da (ibid.: 137).